Animaliak eduki eta babesteko udal ordenantzaren aurretiazko kontsulta
Eusko Legebiltzarreko Etxeko Animaliak Babesteko ekainaren 30eko 9/2022 Legea eta Gorte Nagusietako Animalien Eskubideak eta Ongizatea Babesteko martxoaren 28ko 7/2023 Legea indarrean sartzearekin batera, Ermuko Udalak eguneratu egin behar du Animaliak Edukitzea eta Babestea arautzen duen Udal Ordenantza, Udalaren Osoko Bilkurak 2016ko otsailaren 3an hasieran onartu eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean 2016ko apirilaren 26an behin betiko argitaratu zena.
Aldatzear dagoen 2016ko ordenantza
Bete ezazu hemen galdetegia
Ordenantza honen bidez, Ermuko udalerrian dauden etxeko animalien babesa, ongizatea eta edukitze arduratsua bermatzeko erregimen juridikoa mugatu nahi du Udalak. Horretarako, honako alderdi hauek arautu nahi ditu:
- Animalien jabeen betebeharrak
- Pertsonen eta animalien arteko bizikidetza bide publikoan
- Identifikazio-, errolda- eta osasun-kontroleko prozedura
- Bide publikoko animalien bilketa
- Felidoen kolonien kontrola
- Lagun egiteko animaliak babesteko elkarteak eta erakundeak mugatzea
Galdetegia 2025eko ekainaren 25era arte egongo da zabalik.