Osinetxe eguneko arreta-zerbitzua arautzen duen ordenantzaren aurretiazko kontsulta

Osinetxek Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuan du oinarria, bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzako eguneko arreta-zerbitzuari erantzuteko.

Osinetxe higiene eta garbiketa pertsonaleko zerbitzua da, gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei zuzendua, Ermutik igarotzen diren  edo  etxegabetasun-egoeran Ermuan finkatu eta bizi direnei.

Osinetxek dutxa-zerbitzua, gel-banagailua, garbigailua, lehorgailua eta konketa ditu, erabiltzaileen higienerako.

Zerbitzua arautzen duen ordenantzak zerbitzua eskuratzeko baldintzak/betekizunak, erabilera-arauak eta arau-hausterik balego aplikatu beharreko zehapenak zehazten ditu.

BETE EZAZU HEMEN GALDETEGIA

Helburuak

Zerbitzua arautzen duen ordenantzak zerbitzua eskuratzeko baldintzak/betekizunak, erabilera-arauak eta arau-hausterik balego aplikatu beharreko zehapenak zehazten ditu.

Parte-hartzaileak
 
Edozein ermuar
 
Parte hartzeko kanalak eta kontaktua
 

Interesdunek parte hartu ahal izango dute webgune honetan eskuragarri dagoen galdetegia betez. Inkesta azaroaren19tik abenduaren 3ra arte egongo da zabalik, biak barne.

Araudi honi buruzko edozein zalantza izanez gero, Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jar zaitezke kanal hauen bidez:

Telefonoa: 943 17 91 61

Posta elektronikoa: gizarte@udalermua.net

Resultados
Oraindik ez da prozesua amaitu

 

Formulario