Imagen
Ermuko Gaztegunearen erabilerari buruzko araudiaren aurretiko kontsulta publikoa
Imagen
Ermuko Gaztegunea zerbitzu publiko berria da, 13 eta 17 urte arteko gaztetxoei aisialdi aukera desberdinak eskaintzeko prestatutako espazioa. Gune berria den heinean, araudia osatu da instalazioen erabilera egokia bermatzeko, eta herritarren ekarpenak jasotzeko epea zabaldu da.
Gaztegunea erabiltzeko araudiaren proposamena
Helburuak
Gazteguneko instalazioen erabilera egokia bermatzea.
Parte-hartzaileak
Proposatutako araudia hobetu eta aberastu nahi duen edozein ermuar.
Parte hartzeko kanalak eta kontaktua
Interesdunek parte hartu ahal izango dute webgune honetan eskuragarri dagoen galdetegia betez. Inkesta urriaren 15etik 28ra egongo da zabalik, biak barne.
Araudi honi buruzko edozein zalantza izanez gero, Gazte Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke kanal hauen bidez:
Telefonoa: 689 04 25 71
Posta elektronikoa: gazteria@udalermua.net
Emaitzak
Oraindik ez da prozesua amaitu