Hirigunetik industrialdeetara
Ermuak potentzial handiko bi industrialde ditu, Mallabiarekin partekatzen dituenak: Goitondo eta Urtia. Geltoki honetatik gertuen dagoena Urtia da, eta hainbat enpresa hartu izan ditu bertan, besteak beste, Manufacturas GES S.A. (Eibarren sortu zen 1941ean, eta 1970ean lekualdatu zen; motozikletentzako eta bizikletentzako eserlekuak egiten zituen) , Estampaciones Metálicas EGUI (1952an sortua) edo Egikor, hirurak aktibo gaur egun. Goitondok, bestalde, Urtiak baino enpresa gehiago hartzen ditu.
Industrialde honetara lekualdatzeko kasu on bat Wat Direcciones S.A. enpresarena da. Alboan duzuen BM supermerkatua dagoen orubean hasi zuen bere ibilbidea, "El Coro" izena hartu zuen eta Goitondora joan zen automobilen karrozeriaren arloan lanean jarraitzeko.
