Ermuko enpresen birbideratzea eta birkokatzea

Azken hamarkadetan Ermuko enpresek hainbat egoera bizi izan dituzte, hala nola egokitzapena, tokiz aldatzea, ezbeharrak gainditzea edo desagertzea. 1980tik aurrera, krisi orokor batek eta gizarte eta ekonomia egituretan gertatzen ari ziren aldaketa eta eraldaketek eragin handia izan zuten euskal industria-sare tradizionalean. Gainera, gizartea eta lan-sistema eraldatzen ari ziren, enpresa-eredu tradizionala eta industria-funtzionamendua bera astinduz.

Enpresa bakoitza ahal izan zuen moduan moldatu zen. Ermuan bere jarduera industriala garatu zuten enpresa batzuk inguruko herrietatik etorri ziren (Amaya Telleria, Microdeco, Idesa...); beste batzuk, aldiz, atzerriko kapital injekzioaren alde egin zuten. Bestalde, Zearkale kalean zeuden eta gaur egun etxebizitzak egin diren T.V.A. (Telleria Valdubieco Azaola, errotuluak eta direkzio-barrak egiten dituena), Fundiciones Gorospe (Francisco Gorospe Mugerzarena), Troquemetal Arin (estanpazioa) edo Viguri (bainu elektrolitikoak) enpresak gune horretatik atera ziren periferiako eremuetan lanean jarraitzeko.

Industriarekin lotutako hirigintza-aldaketen beste adibide bat Ardatz Rapid S.A. da. 1962an sortu zen enpresa, hariztatzeko arrak fabrikatzen zituena, eta Zearkale kaleko 20. zenbakian zegoen. Gaur egun, etxebizitza blokeak daude bertan.

Imagen
Se ve una calle y en el lado derecho un edificio en tonos arena, amarillos donde se lee en las dos orientaciones del edificio "Ardatz" en un cartel con forma ovalada, con contorno rojo y letras rojas, en mayúsculas. El edificio tiene ventanas distribuidas a lo largo y alto del edificio. En la calle al lado izquierdo hay coches aparcados en línea y una furgoneta. A la derecha hay dos coches aparcados en línea y un camión. Se ven árboles y a la izquierda hay andamios en un edificio de viviendas.

 

 

Dokumentuak