Felix Izagirre Garate

Felix Izagirre Garate, Izagirre I bezala ezagunagoa, pala jokalari profesional oso ezaguna izan zen. Eskuz jolasten hasi zen arren, eskuetan arazoak izan zituen, beraz palarekin jarraitu zuen.

Bere hastapenak 1921 urtean izan ziren. Goitizen ugari izan zituen, besteak beste, "Ermuko txekorra", "Felix Asto", "Frailia", "El Tigre", "Ermuko Zezena"… Ermuko Erdikokale kaleko Erleta etxean jaio zen 1903ko ekainaren 11n. Sevilla, Madril, Bartzelona, Valentzia, Donostia, Bilbo eta Mexikoko frontoietan jokatu ostean, Bilbon amaitu zuen bere ibilbidea, palari agur esanda 1950an.

1975ean hil zen eta urte bete beranduago bere omenezko plaka bat jarri zen Orbe Kardinala plazako frontoiaren frontisaren ondoan.

Imagen
Felix Izagirre Garate.jpg_photo

 

 

Dokumentuak