curso de gestión empresarial DFB Ayudas

Enpresa-kudeaketari buruzko ikastaroa ekintzaileentzat eta zure proiektua abian jartzeko laguntzak

Ikastaroa
Hasiera data
Astelehena 27 de martxoak 2023 | 09:30
Bukaera data
Asteartea 04 de apirilak 2023 | 13:00
Iraupena

30 horas

Modalitatea
Zuzenekoa

Ermuko Udalak Enpresen Kudeaketa ikastaroa antolatu du beste behin, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailarekin elkarlanean. Ekimen honekin, Garapen Ekonomikoko Udal Arloak jarduera ekonomiko berriak martxan jartzen lagundu nahi du.

Prestakuntza-ekintza honen helburua da pertsona ekintzaileek oinarrizko ezagutzak lortzea enpresa-plan bat sortu eta azterketa ekonomiko-finantzarioa egin ahal izateko. Era berean, parte-hartzaileek banakako eta taldeko aholkularitza-orduak izango dituzte.

Ikastaroa 30 ordukoa izango da, eta Izarra Centre eraikinean emango da 2023ko martxoaren 27tik apirilaren 4ra, 09: 30etik 14: 00etara.

Behin ikastaroa gaindituta, parte-hartzaileek 5.000 eurorainoko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiak eskainiak, Langabetuek eta bazterketako arriskuan daudenek enpresak sortzea eta autoenplegua sustatzea programaren esparruan.

Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak norgehiagoka bidez eta erakundeak ezartzen dituen parametroen arabera eskuratzen dira.