Ermua TalentIC

Talentuari eta adimen artifizialari buruzko Ermua TalentIC jardunaldiak, hirien eta enpresen etorkizun gisa.
Jardunaldia
Hasiera data
Osteguna 08 de ekainak 2023 | 09:30
Bukaera data
Ostirala 09 de ekainak 2023 | 13:30
Modalitatea
Zuzenekoa

Ekainaren 8an eta 9an Ermua TalentICen bigarren edizioa ospatuko da Izarra Centren. Oraingo honetan, talentuari eta adimen artifizialari buruzko hausnarketa egingo da, eta, horretarako, hirien garapenean eta enpresa-esparruan erreferentzia diren pertsonak izango ditugu. Zalantzarik gabe, aukera ona datorkigun etorkizunari begiratzeko.

Jardunaldi horietan, hainbat arlotako adituek parte hartuko dute, eta industria-enpresetako hausnarketak eta ezarpen-kasuak partekatuko dira. 8an, administrazio publikoek IA garatzearen erronkei eta aukerei erreparatuko zaie. 9an, enpresek eskura dituzten aukeretara bideratuko da, IA enpresaren hainbat esparruetako kasuen bitartez.

 

Dokumentuak