
Ermuko Gazte Futbito Txapelketa
Sesiones
Dohainik
Ermuko Udaleko Gazteria Arloak, gazte talde baten laguntzarekin, ekainaren 6an, 7an eta 8an izango den gazteentzako futbito txapelketa mistoa antolatu du.
Txapelketa gehienez 20 ekipok osatuko dute. Eskaera baino plaza gehiago egonez gero, zozketa egingo da eta Ermuan erroldatutako 4 jokalari dituzten ekipoek lehentasuna izango dute.
Ekipoak gizonezkoak, emakumezkoak edo mistoak izan daitezke, eta zozketa bidez 4 talde desberdinetan banatuko dira, talde bakoitza 5 ekipok osatuz.
Txapelketa 2007 eta 2012 urteen artean jaiotako pertsonei zuzenduta dago, bi datak barne.
Izena ematea paperean egingo da, eta Udalaren komunikabideen bidez deskargatu edo Udal Liburutegian jaso ahal izango da.
Ekipo bakoitzak izen-emate bakarra bete beharko du, ekipoari buruzko datuak (izena, kamisetaren kolorea, etab.) eta jokalari bakoitzaren datuak emanez.
Epea: Izena emateko epea maiatzaren 5ean hasiko da eta maiatzaren 20an amaituko da. Epe horretan, izen-emateak Udal Liburutegian jasoko dira, eta ekipo bakoitzak behin bakarrik entregatuko ditu, izen-emate orriak eta 14 urtetik beherako jokalari bakoitzaren baimenak batera. Ez dira izen-emateak jasoko aipatutako izen-emate epea baino lehen edo ondoren.
Hemen irakur daitezke oinarriak.
Hemen jeitsi dezakezue izena emateko orria.