Integritate sistemaren jarraipena
Hauek dira integritate sistema lantzeko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko organoak:
Batzorde etikoa
Osaketa:
Batzordeburua: Udal-idazkaria
Batzordekideak:
- Aholkularitza Juridikoko eta Kontratazioko Unitateko funtzionarioa
- Pertsonak Kudeatzeko Unitateko funtzionarioa
- Herritarrei zerbitzuak ematen dizkien unitateren bateko funtzionarioa
Idazkaritza teknikoa: Herritarren Partaidetzako, Gardentasuneko eta Kalitateko Unitateko funtzionarioa
Eskumen orokorrak:
- Integritate sistemaren ibilbide-orria sortzea.
- Kode Etikoa eta Integritate Sistema zabaldu.
- Kode etikoa ebaluatzea eta ezartzea/aplikatzea. (Adierazleak)
- Balio-foroaren konpromisoen jarraipena.
- Ezinegon eta gatazka egoerak identifikatzea eta ikusaraztea, erabaki problematikoak.
- Kode Etikoarekin lotutako arazoak entzutea eta bideratzea, ez daitezen enkistatu.
- Txostenak egitea.
- Integritate sistemaren prozesuak eta memoria idaztea.
Iruzurraren aurkako batzorde gisa jarduten duenean dituen eskumenak, iruzurraren aurkako planari dagokionez:
- Iruzurraren aurkako politika definitzea eta iruzur-ahaleginak prebenitzeko, detektatzeko, zuzentzeko eta jazartzeko behar diren neurriak diseinatzea.
- Gobernu-organoei iruzurraren aurkako politikaren proposamena helaraztea, bai eta iruzur-ahaleginak prebenitzeko, detektatzeko, zuzentzeko eta jazartzeko beharrezkoak diren neurriak ere.
- Funtzionamendu erregularra gainbegiratzea eta ebaluatzea, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa gauzatzeari eragiten dioten arriskuei dagokienez, prebentzio, detekzio eta zuzenketa neurrien aplikazio zuzena, arriskuen ebaluazioa barne, ahuleziak antzemanez eta ekintzak proposatuz.
- Jakinarazten zaizkion arrisku bereziko arloak, egoerak edo kasuak aztertzea eta ebaluatzea, eta horiek hobetzeko jarraibideak eta gomendioak ezartzea.
- Arriskuari buruzko aldizkako ebaluazioak egiten direla bermatzea, horretarako irizpide eta jarraibide orokor eguneratuak ezarriz.
- Gobernu-organoei helaraztea Batasunaren finantza-interesen arriskuaren ebaluazioa, onar dezaten.
- Barne-kudeaketako sisteman eta arriskuen ebaluazioan parte hartzea edo jarraibideak ezartzea, adibidez, funtzioak eta erantzukizunak banatu eta ezarri, eta hainbat arlo edo sailetan gauzatu beharreko ekintza-planak egin eta berrikusi.
- Langileek iruzurra, ustelkeria, interes-gatazkak eta finantzaketa bikoitza gertatzeko arriskuei buruzko ezagutzak dituztela eta beharrezko informazioa jasotzen dutela bermatzea, beren jarduera-eremu espezifikoan.
- Langileen artean prozedura argia eta hedatua dagoela bermatzea, erakundearen barruan eta kanpoan iruzurra, ustelkeria, interes-gatazkak eta finantzaketa bikoitza gertatzeko arriskua duten kasuak jakinarazteko.
- Iruzurraren aurkako kontaktu-unitatea izatea.
- Iruzur edo ustelkeria izan daitezkeen gaiak aztertzea eta, hala badagokio, ustezko iruzurraren edo ustelkeriaren tipologiaren eta irismenaren arabera dagokion erakundera bidaltzea.
- Interes-gatazkak, iruzurrak, bidegabeko erabiltzeak, finantzaketa bikoitza eta ustelkeria prebenitzeko, detektatzeko, zuzentzeko eta jazartzeko beharrezkoak diren dokumentu-ereduak baliozkotzea, bai eta lotutako jarduerak dokumentatzea ere.
- Interes-gatazkei buruzko informazioa jasotzea, inpartzialtasunean eta objektibotasunean duten eragina baloratuz.
- Esku hartzeko kontrola eta finantza kontrola sustatzea, bere kudeaketa-sisteman plan honetan ezarritako prebentzio, detekzio eta zuzenketa mekanismoak sartzeko.
- Hala badagokio, dagokion protokoloan edo kodean edo gaur egun indarrean dagoen arau-esparruan jasotako etika eta jokabide printzipioen aplikazioari buruzko dilema etikoak, zalantzak edo kexak ebazteko proposamenak egitea.
- Iruzur-susmorik izanez gero, informazio-espediente bat irekitzea, eta bertan parte hartzen duten unitateei beharrezkoa uste den informazio guztia eskatzea, azter dezaten.
- Hasitako informazio-espedienteak ebaztea, eta, susmoak funsgabeak badira, espediente horiek artxibatzeko agintzea, edo neurri zuzentzaile egokiak hartzea, iruzurra benetan gertatu dela ondorioztatu baldin bada.
- Alkate-udalburuari eta, hala badagokio, Korporazioko Idazkaritza Nagusiari jakinaraztea hasitako espedienteetan lortutako ondorioak eta, hala badagokio, aplikatutako neurri zuzentzaileak.
- Hala badagokio, egindako salaketen tramitazio unitatea izatea, eta, ebaluatu ondoren, kanpo-kontroleko organoetara (SNCA, OLAF) edo, hala badagokio, ministerio fiskalera bideratzea.
Bileren maiztasuna: Hiru hilean behin
Batzorde etikoa izendatzeko dekretua
Bileren aktak:
- 2023ko urtarrilaren 13ko akta
- 2023ko martxoaren 3ko akta
- 2023ko irailaren 28ko akta
- 2023ko urriaren 4ko akta
- 2025eko maiatzaren 19ko akta
- 2025eko uztailaren 17ko akta
- 2026ko urtarrilaren 30eko akta
Agora foroa
Partekatzeko eta egunerokotasunetik irteteko gune bat da, ikuspegi partekatua eta udaleko pertsona guztiak talde bereko kide direla sentitzea errazten duena.
Osaketa:
- Zuzendaritza-talde politiko-teknikoko kideak
- Arlo ezbernidetako teknikariak
Deitutako saio bakoitzean parte hartzea borondatezkoa da.
Helburu orokorrak:
- Erakundean ikuspegi partekatua sortzen laguntzea, balioak eta behagarriak diren portaerak praktikan jarriz.
- Motibatzea, jardunaldi horiek energia kargatzeko eta gauzak ondo egiten jarraitzeko lagungarri izan daitezen.
- Giro lasaia eta umore onekoa izatea.
- Askatasunez eta errespetuz hitz egiteko eta entzunak sentitzeko gune bat izatea.
- Ohiko lan-dinamika haustea.
Kode etikoarekin lotutako eskumenak:
- Kode etikoan definitutako balioak eta jokabide-printzipioak ikusarazteko ekintzak proposatzea.
- Proposatutako hedabideetan hobekuntzak proposatzea, kode etikoa ikusarazteko eta ezagutzeko.
- Kode etikoa betetzen den ebaluatzeko metodoak proposatzea.
- Kode etikoaren jarraipenean eta ebaluazioan parte hartzea, batzorde etikoaren proposamenak testatuz.
Bileren maiztasuna: Hilero