Informazio Batzordeak

Ermuko Udalak bi Informazio Batzorde iraunkor ditu bere antolaketa egituran:

  • Kontuen-Ogasuneko Batzorde Berezia. Udaleko ekonomiari eta ogasunari buruzko gaiak ezagutzen, eztabaidatzen eta ebazten ditu: aurrekontuak, kreditu-aldaketak, likidazioak, aurrekontuko eta aurrekontuz kanpoko kontuak ematea, zerga-ordenantzak, etab.
  • Gai Orokorren eta Udalbatzak aztertu beharrekoen Informazio Batzordea. Bertan, gainerako udal gaiak ezagutu, eztabaidatu eta ebazten dira, dena delako gaia edozein dela ere.

Gainera, Udalbatzaren Osoko Bilkurak gai jakin baterako Informazio Batzorde bereziak eratzea erabaki dezake, edozein motatako ezaugarri bereziak kontuan hartuta.

Ermuko Udalean zinegotzi guztiek dute Informazio Batzordeetan parte hartzeko eskubidea, hitzarekin eta botoarekin.

Informazio Batzordeen ohiko bilerak osoko bilkuren aretoan egiten dira, hamabost egunean behin, astearteetan, 9:30ean, Aste Santuko oporraldietan, abuztuan eta Gabonetan izan ezik.

No existen resultados