Bozeramaileen Batzordea

Udala eratu ondoren, udal-talde politikoak sortzen dira. Udalean ordezkaritza duen talde politiko bakoitzak bere izena, osaera eta bozeramailea (eta haren ordezkaria) nor den zehaztu behar du.

Udal-talde politiko bakoitzak izendatutako bozeramaileek osatzen dute Bozeramaileen Batzordea, eta Alkatea edo hark eskuordetzen duen zinegotzia izango da batzordeko burua.

Bozeramaileen Batzordea alkateak deituta edo Udalbatzako kideen herenak hala eskatuta biltzen da.

Maila politiko goreneko informazio- eta eztabaida-organo gisa, bai eta udalerriarentzat eta udal-jarduerarentzat garrantzi handiena duten gaiei buruzko iritzi-organo gisa ere, Bozeramaileen Batzordearen eginkizun nagusia da alkateari aholkuak ematea, Udalbatzako kideen erabaki eta jarrera bateratuak lortzeko, planteatzen zaizkion gaiei dagokienez.

No existen resultados