31 baioneta

31_BAIONETAweb_01_07_2008_12_47_19.jpg
Helduentzako fikzioa

1813ko uda da. Espainiako Independentziako Guda azkenetan eta tropa anglo-portugaldarrak gero eta hurbilago dauden arren, Napoleonen tropen menpe dago Donostia. Bere bizitza goitik behera astinduko duen bisita egingo dio François soldadu frantsesak Uliako Beatrizi. Ezezkorik onartuko ez duen eskaera soil bat du esku artean, pairatzen duen ikusmen arazoa sendatzea. Soldaduak badaki garai batean Beatriz petrikiloa izan zela eta baita Inkisizioarekin arazoak izan zituela ere. Iragana harrotu eta bere familia arriskuan jarri nahi ez badu, erronka onartzea beste aukerarik ez zaio geratuko alargunari. DONOSTIA OPERA PRIMA SARIA 2007 Informazio gehiago

PID
901