Imagen
Abisalia

Helduentzako fikzioa
Asier Serranoren unibertso literarioan irla berri bat da. Euskal literaturan ez-leku berri bat. Idazle eibartarraren sor-marka diren eta bere literaturan inoiz erabat agortu gabe azalberritzen diren Loreleiren eta hiri gorriaren azken gordelekua. Pertsonaien ordoki abisaletara jaisteko, Serranok ipuinek beren baitan dituzten teknika guztiak erabiltzen ditu. Literaturaren pultsio poetikoari esker, indar handiko irudi estetikoak sortzen ditu, baina bere hitzen oihartzuna haratago doa: lur honetan edo lur honen sakonean baino are sakonago dagoen beste batean bizi garen gizakion bulkadez galdetzea du helburu. Informazio gehiago
PID
2806