Alferrikakoaren balioa. Manifestoa

Portada del libro Alferrikakoaren balioa
Nuccio Ordine
Helduentzako ez fikzioa

Alferrikakoaren balioa izenburuak iradokitako oximoronak argibide bat merezi du. Aipatzen dudan balio edo baliagarritasun paradoxikoa ez da jakintza humanistikoak eta, oro har, etekinik sortzen ez duten jakintza guztiak alferrikakotzat jotzen dituen hori. Oso bestelako adiera da, askoz ere zabalagoa, funtsa edo muina edozein helburu utilitaristatatik urrun duten jakintzen balioaren ideia nire gogoeten erdigunean jarri nahi izan baitut…