Bisita

Bisita eleberriaren azala
Mikel Pagadi
Helduentzako fikzioa

Plater hegalari bat iritsi da Lur planetara, estralurtarrak etorri dira gugana, baina ez dute lur hartu ez Dakotan ez Minessotan, baizik eta Euskal Herrian; zehazkiago, Anoeta herriko bi baserriren arteko soroan. Mundu osoa aztoratuko du gertakari horrek, baina batez ere bertakoak: Zer da objektu hegalari ezezagun hori? Nondik dator? Zer nahi dute? Zer egingo dugu?