Imagen
Bizitza homeopatikoak
Helduentzako fikzioa
Bat bitan banatzen den bezala, erdi bi eginda dator Xabier Mendigurenen liburu hau: bi ipuin luzez edo, nahiago baduzu, bi nobela laburrez. Lehenbizikoan, Mirande liburu-dendako jabearen uda bateko ametsa harilkatzen du modu komikoan. Opor-ontzi handi batean porutik portu bidaia egin zuen 2002an Greziako uharteetaraino, eta ustekabean Bilbon amaitu zen joan-etorria, Batasuna legez kanpo utzi zutela-eta manifestazio iskanbilatsuan. Bigarrenean, Europako Parlamentuko itzulpen zerbitzuan lanean ari den Mertxeren itzulirik garrantzitsuena kontatzen da. Prostata arazoekin okerrera egin duen aita operatzera doazenean, amak telefonoz deituko dio Bruselara…. Informazio gehiago
PID
995