Dena zulo bera zen

Dena zulo bera zen eleberriaren azala
Eider Rodríguez
Helduentzako fikzioa

Sute arrisku handieneko urte-sasoia da kanikula, uda-mina, eta hark ematen dio izena liburu honetako sei istorioetan lehenari. “Nor zara?”, galdetzen dio pertsonaietako batek besteari. “Ur asko eta beste elementu batzuk, zu bezala”, erantzuten dio. Zerua argi egon arren, arnasa hartzea hain erraza ez den paisaia bat hedatzen da liburu honetan.