Ekonomialari harrituen manifestua

Ekonomialariweb_03_01_2012_11_07_12.jpg
Helduentzako ez fikzioa

Murrizketak, defizita, zor publikoa, finantza-merkatua etengabe albiste diren honetan, liburu argigarria da, Cenlit etxearekin eta Denon Artean bildumaren baitan, Inma Erreak euskaratu berri duena: Ekonomialari harrituen manifestua. Duela urte bete Frantziako zenbait ekonomialarik Aterré izenburuarekin karrikaraturiko agiriaren itzulpena da, Joxerrra Senar Berria egunkariko kazetari eta etxe honetako kolaboratzailearen hitzaurre hagitz interesgarria duena. Besteak beste, finantza-ekonomian darabiltzaten ebidentzia faltsu ugariak salatzen ditu. Liburua oraindik ez da liburu dendetara iritsi. Bai, ordea, Euskalerria Irratira, Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean egiten dugun kultur arloko saioan Inma Erreari elkarrizketa egin baitio Mikel Bujandak. Informazio gehiago

PID
2049