Imagen
Errege hilobia
Helduentzako fikzioa
Antso Nagusia Errege euskaldunaren gorputza hilik ez baizik lo egon da ia mila urtez. 1004an koroatu zutenetik mila urte biribil-biribil betetzean, Euskal Herri nahasi, zatitu eta oso erdaldunduan esnatu da Antso III.a.
ETA erakunde armatuak, nola edo hala, bere buruzagitzara ekarri nahi du, garai batean lurralde guztiak baturik eta burujabe eduki zituen errege handiak, berriz ere, nahi hori bete dezan.
Antzinatean bezala, erregeak maite duen herriari begiratu eta erabaki irmo bat hartu beharko du.
PID
620