Imagen
Ez da gaua begietara etortzen

Helduentzako fikzioa
Merezi adina arreta jaso ez zuen Airezko emakumeak gogoangarriaren ondotik, koska bat haratago eraman du bere narraziogintza Felipe Juaristik, eta euskal gatazka literaturaren bidez islatzeko Andu Lertxundik eta Jokin Muñozek irekitako bideari adar berri bat, eremu berri bat zabaldu dio Juaristik Ez da gaua begietara etortzen nobelarekin. Minaz, bakardadeaz eta oroimenaz mintzo den nobela. Alderdikerien polemikatik urrutik, giza arimaren hirian jarri du fokua idazleak. Giza izatearen kaleetan, minaz haratago legokeen minaren finisterrean, hiru pertsonaiek hezur arimetan bizi dutena. Informazio gehiago
PID
875