Imagen
Ez erran deus

Helduentzako fikzioa
San Frantzisko auzoko kameren arduradun berriak hamaika bider errepasatu ditu irudiak azken hilabetean; baina alferrik, ez dago Toureren arrastorik, desagertu egin da. Sa Kene, Osman eta Xihab lagunek badakite ihesi joan dela, poliziaren hankapean egoteaz eta irainak jasateaz nazkaturik. Burkinafasoarrak Nafarroako Pirinioetan ezkutatzea erabaki du, herri galdu batean; Adama aspaldiko adiskidea du han zain. Elkarrekin zeharkatu zuten itsasoa pateran, eta beraiek izan ziren itsasaldi hartatik bizirik iritsi ziren bakarrak… Informazio gehiago
PID
4721