Imagen
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Helduentzako fikzioa
Francesco Pasquale Saprin jaio zen, Italia hegoaldean, eta Wagner, Schumann eta Verdi konpositoreekin konpartitu zuen bere mundualdiaren parte handi bat. Galdaragile familia bateko semea, orduko giro politikoan nahasi, eta Mediterraneo itsasoaz bestaldera jo zuen, harik eta Bermeora heldu zen arte. Haren arrastoari segika, XIX. mendeko Europa mendebaldean zabaldutako giza mapa bat eskaintzen du Unai Elorriagaren zazpigarren nobelak.