Guizzardiren abenturak

Guizzardiweb_2008_07_01_11_56_09.jpg
Helduentzako fikzioa

Euskarazko argitalpenerako egin hitzondoan, Celatik dio Erretolika irrigarri hauen bidez Pinocchioren istorioa hiru aldiz kontatu nahi izan zuela. Guizzardiren abenturak da lehenbizikoa. Nor da Guizzardi? Umezurtz bat, beti batetik bestera lasterrean dabilen bat, zinema mutuko heroiak bezala. Celatik berak esana da Harry Langdon zuela buruan liburua idaztean. Eta beste hau ere gaineratu du:«Guizzardiren lexikoak eta sintaxiak ero batzuek zuten idazmoldeari buruz eroetxe batean nik egindako ikerketa luze bat dute jatorria. Erotutako gizagaixo baten tonua islatzen da liburuan, ero lotsati, obsesiodun eta katatoniko baina dotore hitz egin nahi lukeen batena». Informazio gehiago

PID
899