Imagen
Hura ez da lekua

Helduentzako fikzioa
«Bizitza titularrik gabeko albiste bat da», gisa horretako gogoetak helarazi zizkion protagonistari bere osabak, hil aurretik. Aurpegi zoriontsu bat marrazteko ezintasunari aurre egin nahirik zirriborroak egiten hasiko da koadernoan, eta ezintasun horri berari tiraka irtengo da kalera. Bertan topatuko du begiak zulatuko dizkion saltzaile bitxia, maleta misteriotsu batekin gora eta behera dabilen gizona. Haren atzetik abiatuko da, osabarekin hitz egindako guztien oroitzapenak bidelagun dituela: «Zoriontasuna da mendeku posible bakarra». Informazio gehiago
PID
2332