Imagen
Igelak benetan hiltzen dira

Helduentzako fikzioa
Kostako herri batean, zoritxar batek hautsi du ohiko patxada: neska gazte bat desagertu da; bahituta akaso, bortxatua eta eraila beharbada. Susmoak eta errezeloak pizten dira alde guztietan, eta ez dago arrasto garbirik. Poliziak emaitzarik lortzen ez duela ikusita, neskaren aita udaltzaina hasiko da bere kasa ikertzen, baita susmagarritzat jotzen dituenak xaxatzen ere. Bazterrak nahaste horretatik, baina, ustekabeko ondorioak etorriko dira. Iñaki Irasizabalek ohikoa duen estilo berezi horrekin idatzi du misteriozko nobela bat, polizien ikerketa baino gehiago jende arruntaren egunerokotasuna erretratatzen duena. Informazio gehiago
PID
1790