Imagen
Irten hizkuntzaren armairutik - Euskaraz bizitzeko portaera gida

Helduentzako ez fikzioa
Irten hizkuntzaren armairutik euskal hiztunoi ahalduntzeko baliabideak ematen dizkigun autolaguntza liburua da. Izan ere, nork ez du bizi izan horrelako egoeraren bat? Txikitatik erdaraz egin duzun lagunarekin euskaraz hitz egiten hastea ezinezkoa dela pentsatzea; denak erdaraz ari diren bileran zerbait euskaraz galdetu eta guztien begiradak zugan iltzatuta sentitzea; edo hizketan ari zaizuna aditz egokia ahoratu ezinik dabilela somatu orduko erdarara jotzea.
Liburuko protagonistak Bittor, Xabier, Isabel, Paula, Nerea, Khadim eta Itxasne dira. Beraien hizkuntza bizipenei esker gure hizkuntza portaera hobeto ulertuko dugu eta ditugun zailtasunak gainditzeko errezetak jasoko ditugu. Informazio gehiago
PID
3551