Itsas ulu zolia

Itsasweb_07_05_2009_11_00_56.jpg
KD

Disko berri batekin datorkigu Orioko abeslariak. Urriaren 16an izango dugu dendetan "Itsas ulu zolia" bilduma. Hamar kantuk osatzen dute diskoa, Benito Lertxundiren klasiko bihurtzeko osagai guztiak dituztenak. Benitoren testuekin batera, Olatz Zugasti, Jon Maia, Andoni Egaña eta Iñaki Azkuneren konposizioak aurki ditzakegu. Eta aukeratutako gaiak: itsasoa, pakea, hitzaren balioa... Egileak berak sortu du, Olatz Zugastirekin batera, bi kantuetako musiken konposizioa.
"Itsas ulu zoliak" itsasoaren usaina eta hotsa dakarkigu. Informazio gehiago

PID
1190