Imagen
Jakelinen egunerokoa. Ez zabaldu!

Nerea Ibarzabal Salegi
Haur eta gazteentzako fikzioa
Ia bederatzi urte dituen Jakelin protagonistak bere eguneroko sekretua irakurtzea debekatzen digu, azaletik bertatik. Irailaren 17ko afalordukoa da Jakelineren lehen idatzia, eta urriaren 17koa azkena. Lehen afalordu hartan “begiak zabaldu” omen zitzaizkion, ordura arte ez bezala ikusten zituen mahaiaren bueltako gainerakoa, eta jada aita ez zen gehiago aita, ez ziren bezala ama ama eta anaia anaia.