Kleopatra

Kleopwebjpeg_15_05_2006_20_13_03.jpg
Helduentzako fikzioa

Detektibe-istorio umoretsu eta ganberroa egin du Jon Arretxek, orain bi urte plazaratu zuen Manila konexioa haren ildotik.Simon Artabe eta bere laguntzaile Etxebe, munduko ikertzaile xelebre eta kalamidadeenak kasu berri bat argitu nahian dabiltza, direnak eta ez direnak lardaskatuz eta endredatuz.Mandeuli Urdina aurkitzeko eskaria egin diete detektibe biei, hori zer ote den ez badakite ere, eta bilaketak Basauri aldera eramango ditu, hango bazterrak nahastera. Etxe zahar, fabrika korrokoildu eta trenbidearen artean night-club berezi bat dago, Kleopatra, eta badirudi zerikusiren bat duela argitu beharreko misterioarekin.

PID
108