Imagen
Koioteren arrastoa
Helduentzako fikzioa
- Ezagutzen al duk diskurtso hori, norena da lurra, norena airea, norena ura, horiek ez dira gureak, beraz ezin dira saldu, ezta ere erosi? Diotenez, gu kontinente honetara duela milaka urte iritsi gintuan, Asiatik. Bering itsasartea igarota. Baina badakik nork gidatu gintuen honaino? Koiotek.
- Alaskan ba al da koioterik?- motz ebaki nion.
- Gure tradizioak halaxe ziok; koioteak ekarri zituela gizakiak gure mundura. Agian koiotearekin azken etapa egin zian gizakiak. - barre egin zuten biek- , lehenagoko etapetan beste animalia batzuen egin zitean gidarena.
- Adarra jotzen zidatela erabaki nuen.
PID
221