Imagen
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Helduentzako fikzioa
Mamu bat, piztia bat omen dabil Arabako lautadan barrena. Bertako soro eta herrietan dabil, txima luzeak harrotzen dizkion haizea bezain arin, oinez ez, hegan egingo balu bezala. Hara eta hona dabil odol-egarri, eta sufre hatsa dario, infernuak bidalia delako seinale. Emakumeak korrika etxeratzen dira ilunabarrean, eta ez dute beste konturik aipatzen elizara edota lixiba jotzera biltzen direnean. Emazte infidelak eta neska txolinak eramaten omen ditu…