Imagen
Mea culpa

Helduentzako fikzioa
Madrilen bakandurik bizi da Lur, egun batean, iraganetik etorrita bezala, egunkari azal batean Mikelen argazki bat ikusi arte; gogora datozkio ahantziak nahi lituzkeen oroitzapenak, nerabezaroko mamuak, konpondu gabeko ideologi auziak... Gurasoek Landetan duten oporretako etxera joatea erabakiko du, beka baten laguntzaz idatzi behar duen eleberria amaitzera, bidaia ikaskide ohi batekin egin behar badu ere. Bere autogorrotoak eta gorroto sozialak berpiztuta, Facebook-eko nortasun faltsu batekin orduko adiskideekin zitak egin eta banan-banan hiltzea pentsatuko du. Informazio gehiago
PID
1792