Mozorroaren xarma

Mozorroarenweb_05_05_2008_12_27_50.jpg
Helduentzako fikzioa

Zigor ez da ohiko euskalduna, inondik inora. Bere belaunaldikoak parrandan eta lagunartean dabiltzan bitartean, berak bere mundu txiki, pribatu eta ezkutua du, bere logelaren lau hormen artean. Pantailek, teklatuek eta prozesagailuek osatzen dute bere koadrila, bere unibertso itxia, eguzkiaren argiak ere gutxitan ikusten duena. Halako batean, ordea, bere kontrolpeko mikro-habitat horretatik irtengo du, eta ez edonora joateko: Thailandiaraino! Izan ere, zer hobe mutil bat mugiarazteko irribarre xarmagarri bat baino? Txatetik harago, ordea, dena da korapilatsuagoa Tawi ederraren esku eztitik.

PID
823