Neure buruaren alde

Neureweb_31_10_2012_12_49_31.jpg
Helduentzako fikzioa

1574. urtean, heriotza ate joka zeukala igarririk, eta bere bizian leporatu zizkioten salaketa zenbaiti aurre egin nahirik, gertatukoak idatziz jartzea erabaki zuen Martin Garaigordobilek. Jatorriz otxandioarra, Gasteiza joan zen lanera, gaztetxoa zela. Soldaduen kapitain bat hil zuela eta, Indietara egin zuen handik ihesi, baina han ere beste hilketa eta lapurreta batzuetan egon zen nahastuta. Berriro ere ihesean, indiarren herri batean aurkitu zuen babesa eta, herri horretan zegoela, Espainiako erregearen soldaduen aurka egindako eraso batean harrapatu zuen heriotzak. Informazio gehiago

PID
2281