Nur eta ortzadar-txoria

Nurweb_27_01_2022_15_47_34.jpg
Haur eta gazteentzako fikzioa

Laster izango dira Bilboko jaiak eta Nur Larrabetzun dago oporretan. Gurasoekin egin du plana arratsalde batean ferietara joateko, barraketara. Esan eta egin. Nurrek ondo pasatzea besterik ez du buruan: Ur-txirristan behera jaistea, dardoak jaurtitzea globoak lehertzeko… baina iritsi bezain laster, Nur ahoa zabalik geratu da: Ezin du sinetsi! Aspalditik zeukan “hegan” egiteko ilusioa, eta han aurrean, urrutixeago, belardi batean, zer egongo, eta… globo erraldoi bat, ortzadarraren koloretakoa, bere saskia eta guzti! Informazio gehiago

PID
5555