Odol mamituak

Odolweb_26_11_2014_13_28_41.jpg
Helduentzako fikzioa

Infernurako joan-etorri bat da liburu hau, Miren Agur Meabek hitzaurrean dioen moduan: emakume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatriko batean sartzea eta sendatze neketsua, bere gordinean kontatuak, baina gogortasun horrekin batera samurtasuna eta umorea ere sartuz, tarteka. Indar handiko idazkera erakusten du Alaine Agirrek bere lehenengo eleberri honetan, protagonistak bizi dituen esperientzia muturrekoak irakurleari bere azalean sentiaraziz; aldi berean, ordea, poesiara hurbiltzen den hizkera eder, estilizatu bat erabiliz. Informazio gehiago

PID
3064