Olentzero-Enborra

Portada del libro Olentzero-Enborra
Jon Etxeberria, Txontxe
Malen Amenabar
Haur eta gazteentzako fikzioa

Amaiur galdezka joan zitzaion amonari: “Zer gertatzen zaio eguzkiari?”. Eta beste azalpenik ez zion eman: “Eguzki amandrea zahartzen hasia da”. Basora abiatu zen orduan erantzun bila, Mariren lurraldera, akerra eta sugea bidelagun. Haien jarraibideei esker, arbasoen eta naturaren jakinduriaz baliatuta, jakin zuen Amaiurrek zer egin eguzkia suspertzeko.