Rosa itzuli da

Rosaweb_21_12_2018_11_42_55.jpg
Helduentzako fikzioa

2013an, Parot doktrina baliogabetu ondoren, ETAko militante saldo bat aske geratu zen. Gehienek hogei urtetik gora zeramatzaten preso. Zer aurkitu zuten herrira itzultzean? Une historiko horretatik abiatuta, thriller politiko bat ondu du Pako Aristik, itzulera orok dakarren zirrara gai askorekin zipriztinduz: senitarteko sekretuak, belaunaldien arteko lotura ezkutuak, hitzek errealitatearekin daukaten gatazka, ahanzturaren beharra ala oroitu ezinaren kondena, guztia kontakizun biziz eta elkarrizketa mamitsuz emana… Informazio gehiago

PID
4657