Imagen
Salto

Helduentzako fikzioa
Castellóko herri txiki batean bizi da Miquel, eta badu zoriontsu izateko behar duena: maite duen familia eta inguruko umeen estimua ekarri dion banatzaile lanpostua litxarreria denda batean. Baina Miquelek amets bat du. Idazle sentitu nahi du. Sinetsita dagoenez ezin dela idatzi esperientzia zirraragarriak bizi ezean, bizimodua aldatzea erabakitzen du; Espainiako gobernuko Barne Ministerioaren zerbitzupeko eskolta izango da. Lehen lanpostuak Nafarroara eramango du, non ETAk mehatxaturiko hautetsiek etengabeko zaintza behar duten. Informazio gehiago
PID
4912