Imagen
Siete domingos rojos
Helduentzako fikzioa
Siete domingos rojos liburuak greba orokor baten istorioa kontatzen du, mitin bat galarazi nahi zuen poliziaren kontrako istiluetan hil ziren hiru langileen heriotzaren kontra protesta egiteko deituriko grebaren istorioa. Izenburuaren esanahia begi-bistakoa da: zazpi ez dira asteko egunak bakarrik, zenbaki magikoa ere bada, Bibliakoa; domekan ez da lanik egiten, aparteko eginkizuna dago, mundu berri iraultzailea sortzea; gorriak dira indarkeriagatik, heriotzagatik eta kausaren alde dena emateagatik. Madrilgo bizitza, aste batez, gelditu eta hankaz gora jartzen da istiluak eta zapalketa direla medio.
PID
107