Uhinak

uHINAKweb_30_07_2013_11_37_46.jpg
KD

1991. urtean, Mikel Norton Gorosabelen aitzindaritzan sortutako rock talde karismatikoa da EH SUKARRA. Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazteak zabaldu zizkion Esan Ozenki Records zigiluaren ateak, eta diskoetxe horretan zein geroagoko Metak etxearekin argitaratu zituen lehen sei diskoak. Rock-punk melodikoa, hardcore zertzelada batzuk eta balada zoragarriak dira haien errepertorioaren muina. Kanta indartsuak bezain zirraragarriak. 2013ko apirilean argitaratuko dute euren zortzigarren diskoa, heldua, indartsua eta zuzena, hogei urte pasatxoko historiaren amaiera bikaina izango dena. Informazio gehiago

PID
2577