Zalditeria gorria

Zalditeriaweb_09_09_2008_10_14_32.jpg
Helduentzako fikzioa

Zalditeria Gorria argitaratu eta handik bi urtera, Budionni gudalburuaren eta Gorkiren arteko polemika piztu zen. Militarraren hitzetan, Babelek gezurrez josi zuen liburua. Zalditeriaren izena belzteaz gain, ez zuen dialektika marxista menderatzen, ez zuen gudu zelaia zuzenean ezagutu eta atso kontakatiluen esamesetan erortzen zen. Liburua bere soldadu ausarten aurkako libelo bat zen. Gorkik literatur langintzaren defentsa eginez erantzun zion, eta zentsura eta errealismo sozialistan oinarritutako irizpide literarioak gaitzetsiz. Gorkik soldaduen deskribapen biziak goraipatu zituen, baita Armada Gorriko masaren deskripzio psikologikoak ere. Informazio gehiago

PID
960