Zendabalitz

Zendabalitzweb_30_09_2020_11_02_53.jpg
Helduentzako fikzioa

Parisko Charles de Gaulle aireportutik Loiukora doan hegaldia. Barruan hamaika bidaiari eta beste hainbat istorio: lan-elkarrizketa batera joan eta haurdun dagoela ezkutatu duen exekutiboa; barruko bulkada suntsikorrei aurre egin behar dien pilotua; egungo bikotekideari aurretik ezkonduta egon zela kontatzera ausartzen ez den emakumea; oporretan bakarrik abentura bila joan eta aspertu besterik egin ez den neska gaztea; alargun dagoenetik bizipozik ez daukan medikua; ondoko pasaiariarekin ligatu edo ez pentsatzen doana; bidaiari eta tripulaziokideak nazkatzen dituen gizonezko petrala… Informazio gehiago

PID
5041