Imagen
Zer da, ba, maitasuna?

Haur eta gazteentzako fikzioa
Liburu guztiz berezia idatzi du Miren Agur Meabek, Concetta Probanzaren marrazkiz horniturik agertzen den hau. Orain artean, poesian eta gazte literaturan eman ditu bere onenak Meabek, eta lan honetan, berriz, arlo biak uztartu ditu: nobela bat da berez Zer da, ba, maitasuna?, bere baitan poema-liburu bat txertaturik daukana. Nobela bat esan dugu, baina bi direla ere esan liteke. Izan ere, bi pertsona eskatzen ditu maitasunak, bi sentimendu, bi ikuspegi, bat egin dezaketenak... edo ez. Informazio gehiago
PID
1177