Zizare ia ia hegalaria eta beste ia ia fabula batzuk

Zizare ia ia hegalaria liburuaren azala
Iñigo Astiz
Mikel Valverde
Haur eta gazteentzako fikzioa

Zikoinak, uda bukatzen hasi zenean, hegoalderako bidaia prestatzen hasi ziren. Lehen Migrazioa izango zen Zak izeneko zikoina gaztearentzat, eta azkena berriz, Zek izeneko zikoina zaharrarentzat. Izugarri zen gaztearen jakin-mina eta etengabe egiten zizkion galderak zaharrari.