Hileko nobedadeak

current-domain
Imagen
Esfingeweb_02_06_2009_11_41_13.jpg
Esfinge negartia
Generoa: Helduentzako fikzioa
Egilea: Jansain & Zerda
Argitaletxea: Saure

Istorioa herrixka batean gertatzen da, esfinge beltzak eta nekazariak elkarrekin bizi diren herrixka batean. Esfingeak sekulako basapiztiak direnez, nolabaiteko etekina atera nahi izaten dute beti. Gizakien baitan gatazkak edo ulertu-ezinak gertatzen direnean kimerek bizia hartzen dute…. Informazio gehiago

Imagen
Dumperweb_02_06_2009_11_43_49.jpg
Dumper bat kinka larrian
Generoa: Haur eta gazteentzako fikzioa
Egilea: Alberto Bargos
Argitaletxea: Beta

Mikel, Rakel, Xabier eta Ander oso lagun abenturazaleak dira. Ormigoi gehiegi daukan hirian bizi dira eta haien nahirik handiena gelditzen zaien natura apurra kontserbatzen laguntzea da.
Gauzak behar baino gehiago korapilatuko zaizkie dumper zahar bat berreskuratzen saiatzen direnean, obretan erabili ohi den brozeldun traktoretxoa alegia. Informazio gehiago

Imagen
Zuweb_02_06_2009_11_47_59.jpg
Zu nirean, ni zurean
Generoa: Haur eta gazteentzako fikzioa
Egilea: Seve Calleja
Argitaletxea: Desclee

Baibai neska altu-altua eta oso fina da. Hori, ordea, txiki-txikia eta zarpaila. Biak ikasgela berean daude eta lagunak egiten dira. Poz-pozik daude hain desberdinak izateagatik. Beren etxeak ezagutzera elkar gonbidatzen dute eta bere familien artean alde hain handia egotea dibertigarri iruditzen zaie. Informazio gehiago

Imagen
Nahiweb_02_06_2009_11_54_07.jpg
Nahi dudana eskatzerik banu
Generoa: Haur eta gazteentzako fikzioa
Egilea: Franz Hohler
Argitaletxea: Alberdania

Barbara txikia ez zen zoriontsua. Eskolan bigarren mailan zegoen, eta gai garrantzitsuetan bakar batean ere ez zebilen ongi. Ez zekien ongi kalkulatzen, ez zekien ongi irakurtzen, ez zekien ongi idazten. Gustura onartuko luke maitagarriren baten laguntza. Baina maitagarri bat agertu zaionean, ordea, okerreko hiru nahi eskatu dizkio. Suerte txarra? Ez, alderantzizko bidetik gertatzen dira gauzak.

Imagen
Gutunweb_02_06_2009_11_57_39.jpg
Gutun galduen misterioa
Generoa: Haur eta gazteentzako fikzioa
Egilea: Susana Pinto
Argitaletxea: Banaka Multimedia

Fantasiazko ipuin honek, Olentzero triste dagoela dio; gutunik ez omen zaio heltzen aspaldian. Bere lagunek ikerketa bati hasiera eman eta erruduna aurkituko dute. Informazio gehiago

Imagen
Hirubegiweb_02_06_2009_12_36_02.jpg
Hirubegi
Generoa: Haur eta gazteentzako fikzioa
Egilea: Maria Isabel Anda
Argitaletxea: Ibaizabal

Zer irudituko litzaizuke ustez aspergarriak izango ziren oporrek bizipen ahaztezina ekarriko balizute?
Eta ustez ezezaguna zen kobazuloa inoiz imajinatutako izakirik arraroenez beterik balego?
Zazpi buruko dragoiari, ziklopeari, suge erraldoiari edo gauez agertu eta itotzen zaituen izaki ikusezinari aurre egiteko gauza zinateke? Informazio gehiago

Imagen
Olatuakweb_02_06_2009_12_38_44.jpg
Olatuak loretan
Generoa: Haur eta gazteentzako fikzioa
Egilea: Antton Kazabon
Argitaletxea: Elkar

Bixigu deitzen diote lagunek liburu honetako protagonistari, Markoxi. Ezizen hori bere aurrekoengandik datorkio. Hondartza izkinako harkaitz baten ondoan elkartzen dira ia egunero Markox eta bere lagunak. Han egiten dituzte beren jolasak eta hizketaldiak, eta itsasoan igeri saio ederrak ere bai. Baina badago misterioren bat Markoxen inguruan, arraro samarrak dira haren jokaera batzuk, eta egunetik egunera arraroagoak gainera. Lagunak ere konturatzen dira horretaz, baina ez dakite oso ondo zer gertatzen zaion mutilari.

Imagen
Pikoloweb_02_06_2009_12_40_52.jpg
Pikolo
Generoa: Haur eta gazteentzako fikzioa
Egilea: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Alberdania

Manuel txikia Extremaduratik etorri da Euskal Herrira. Baina Manuel ez da oporretan etorri, Larrañetako kuartelera baizik, aita guardia zibila duelako. Eta Manuel txikiak bere egonaldiaren berri emango digu: kuarteleko bakardadea eta pikondoko txabola, Ebaren adiskitasuna eta Keparen gorrotoa eta, azkenean, basurdeak eta errealitate belgurgarri eta burrunbatsua... Informazio gehiago

Imagen
Oilobustiaweb_02_06_2009_12_43_06.jpg
Oilo bustia
Generoa: Haur eta gazteentzako fikzioa
Egilea: Emile Jadoul
Argitaletxea: Ttarttalo

Eduardoren aita
oilobusti bat da
beti beldurrez dago…
Informazio gehiago