Gaztetxeak jaio egiten dira, baina ez dira hiltzen; euren arimak bizirauten duela esan liteke. Horregatik ez da zuzena Sorgintxuloren heriotza 2004ko abenduaren 16an kokatzea. Izan ere, agian ez da Karmelo plazan egongo edo ez ditu, esate baterako, auzoko zinema eta liburutegi bakarra izango, baina Santutxuk gaztetxe berria izango du laster, gazteon ametson ongarri. Berandu baino lehen.
Hileko nobedadeak


36ko gerrak milaka gizon, emakume, haur eta agure hartu zituen bere zurrunbiloaren baitan. Eleberri honek ahaztura den naufragiotik salbatu nahi ditu protagonista hauetako batzuk, Xixili narratzailearen ahotsaren bitartez. Gerrako protagonista anonimo izandako honek garaiko egunerokotasunaren berri emango digu, beldurra edo maitasuna bezalako kontzeptuen haritik tiraka, epikotasunetik honatago egon zen munduari begiratuz. Bideko galipota harrotuta zegoen. Pinporta handietan. Borborka ari ziren maskuri beltz puztuak ziruditen.

Lasto suak bero laburra du, ez horregatik da ordea gutxiago erregarri haren garra. Lastozko zortzi zuzi aurkituko ditu irakurleak ipuin bilduma honetan., baina elkarren ondoan gehiago berotzen dutela irudituko zaio. Liburua bukatzean, ez harritu oharkabeko erreduraren bat agertzen bazaio irakurleari larru azaleaa, edo, nork daki, barrurago.

Agota Kristof-ek badu zer kontatu eta badaki nola kontatu. Hogeita bost kontakizun labur bildu ditu Berdin dio orain arteko bere azken liburu honetan. Giro arrotz batean igarotzen dira gertakizunak; baina, aldi berean, modu hunkigarrian bitxiki bilduak ageri dira pertsonaiak eta egoerak. Euskal irakurleari ez zaio hain arrotz egingo konta-modua.




