Hileko nobedadeak






Adin desberdineko hiru lagunek, 14 urteko mutilak, 35eko gizonak eta 100 urte baino gehiagoko agureak, Euskal Herrian konpondu beharko dute Gaztelan sortutako arazoa. Borroka latza eta benetan zaila egin beharko dute, izan ere, lokartuta hartu beharko dute parte bahiketa baten konpoketan ametsak, azti zahar bat eta jonaldia eta denbora nahasturik dauden zurrunbiloan. Loa eta denbora dira, beraz, abenturako honetako giltzarri nagusiak.

Borrokalari sutsua izan da beti amona Kontxi, zalantzen artean bizi izan da bere alaba Teresa, eta telebistan atera eta modelo izatea beste ametsik ez du biloba Inesek. Familia bitxi batean girotu eta emakumezko pertsonaietan oinarriturik, umorea eta kritika soziala uztartzen ditu Irigoienek nobela honetan.

Ainhoa txikia da, Kostaldeko herrixka polit batean bizi da. Haren begien aurrearn itsasoa izaten da beti. Urak, olatuak eta arrantzaleen txalupak ere hortxe izaten da beti. Bat-batean, ordea, elementu berri bat agertu da itsasoan. Herrixkaren ondoko kalian biztanle berria dago. Eta biztanle handi eta erraldoi hori Ainhoaren laguna da.

Inork ez du lorerik eramaten Donostiako Urgull mendiaren maldan dagoen Ingelesen Hilerrira. Baina mila bederatziehun eta berrogeita hamaseigarren urteko udako arratsalde batean, neskatxa batek negar egin zuen hilobi baten aurrean.