Nire gorputza atzo gorrixka da eta ni bakarrik kabitzen naiz, nire gorputza bihar zimurra da eta egun batean ihesi joango naiz... eta joan artean bertan bizi naiz.
Hileko nobedadeak
Misterioz eta irudimenez beteriko istorioa da, eta bertan, Flipper eta Maijaren abenturak kontatzen dira; bi pertsonaia horiek edozein irakurle bezain hurbilak eta humanoak dira.
Izurde txikia bolanderak bezain azkar ibiltzen da uretan Gaur Tobik benetako basatia izan nahi du! Irribarrez ari da dantzan olatuen gainean, eta pare bat bihurrikeria egitea pentsatzen ari da ur azpian. Zelakoa izango litzateke 'karramarroa harrapatzea'? A ze pena sirena txikiak harekin jolastu nahi ez izatea! Sirena triste dago bere koroa distiratsua galdu duelako itsasoaren hondo-hondoan. Izurde txikia, zalantzarik izan barik, igerian abiatu da bere lagunari laguntzeko…
Liburu honek Txileko idazle famatuaren zenbait olerki biltzen ditu haurrentzat egokituak.
'The essential' izaera hezigabea eta eztabaidagarria duen artista horren bizitzara eta lanera orokorrean hurbiltzeko aukera bakarra ematen duen diskoa dugu; izan ere, bakea eta maitasuna aldarrikatu zituen mundu osorako. Gainera, 'Mercedes Benz' abestiaren ikuspegi berria ere badakar diskoak, berriz nahastuta eta egungo garaietara bereziki egokitua.
Orain arte jorratutako estiloari eutsi dio taldeak Jainko hilen uhartean , baina abestiak ez dira hain azkarrak, metala ez da hain klasikoa. Jainko hilen uhartean 11 abesti jaso dituzte. Gorosabelek konposatu ditu kantu guztiak. Eta hitzak egin ditu, guztienak lau kanturenak izan ezik.
Mecano taldearen 30 abestirik onenak dakartzaten 2 Cd eta Dvd dira, eta horien artean orain arte inoiz plazaratu ez diren 11 abesti daude.
Van Morrison ospetsuak Country musikako abestirik gustukoenak grabatu ditu, bere erara interpretatuz, abestiok bere eginez, eta gainera jatorrizko abestiak ere sartu ditu.
Luar Na Lubre taldearen disko berria ''Saudade'' deritzonaren inguruko bidaia da; galegozko berba horrek ez du itzulpen baliokiderik eta portugesek zabaldu dute mundu osoan zehar. Galiziarrentzat lurrik eza esan nahi du. Galiziari eginiko omenaldi diskoa da, Amerika Latinora iritsi zena eta bertako kulturarekin bat egin zuena, betiere haren sustraiak ahaztu barik.